Udalekuak 2012
- euskara
- castellano
GALDERA OHIKOENAK
Orri honetan erabiltzaileek egin dituzten galderarik ohikoenak bildu eta argitaratzen ditugu, nahi baduzu kontsulta egin dezakezu orri honetako behe aldean dagoen formularioa betez:
- 1.1. Zer egin behar dut erregistratzeko? Interneteko posta-kontu aktibo bat behar duzu. Alta emateko, orri honetan bertan eskatzen zaizkizun datuak sartu behar dituzu, “orain erregistratu” lotura sakatuz.
-
1.2. Nola sar naiteke aplikazioan, erregistratu ondoren?
Erregistroa amaitu ondoren nahitaezkoa da hura aktibatzea. Horretarako, aplikazioak mezu bat bidaliko dizu erregistratzeko erabili duzun posta-kontura eta mezu horretan jasoko dituzu eman beharreko urratsak.
Zure kontua aktibatzen ez duzun bitartean ezingo duzu aplikazioan sartu. Bi eguneko epean kontua aktibatzen ez baduzu, berriz erregistratu beharko duzu. - 1.3. Erregistratu naiz eta kontua aktibatu dut. Zer jarri behar dut aplikazioan sartzeko? “E-posta” eremuan erregistratzeko erabili duzun kontua sartu behar duzu, eta “pasahitza” eremuan erregistratzeko erabili duzun pasahitza.
- 1.4. Iaz erregistratu nintzen. Berriz erregistratu behar al dut? Ez da beharrezkoa urtero erregistratzea. Iazko erabiltzaile eta pasahitz berberak erabilita sar zaitezke aplikazioan.
-
1.5. Ez dut gogoan zein pasahitz erabili nuen erregistratzeko. Berriz erregistratu behar al dut?
Ez da beharrezkoa. Joan orri nagusira eta sakatu “Zure pasahitza ahaztu al duzu” lotura; jarri erregistratzeko erabili zenuen helbide elektronikoa. Ondoren, mezu bat jasoko duzu aplikazioan sartzeko lotura batekin.
Aplikazioan sartzen zarenean, zure pasahitza aldatzea komeni da. - 1.6. Internet bidez izen ematea begiratzerakoan, ID eta pasa-hitza eskatzen dizkit. Nola jakin dezaket zeintzuk diren nireak? Internet bidez izen-ematea begiratzeko, lehenengo pausoa, ID eta pasa-hitza sartzea da. Oraindik ID eta pasa-hitzik ez baduzu, hauek sartzeko erabiltzen diren laukitxoen gainean dagoen mezua irakurri beharko duzu. Bertan, ERREGISTRATU ORAIN hitzaren gainean klikatu eta hauek sortzearen prozesua hasiko duzu. Eragiketa hau burutzeko ezinbestekoa da helbide elektroniko bat edukitzea. Halaz ere, LAGUNTZA ON LINE klikatuz gero zuzenean lagunduko zaitugu.
- 2.1. Zozketan egokitua izan naiz. Zer egin behar dut orain? Apirilak 16 eta 23 artean behin betiko izenematea egin behar duzu. Horretarako gutun bat jasoko duzu ordainketa egiteko buletina eta aurkeztu behar dituzun dokumentuen zerrendarekin. Azken egunak datozela eta ez baduzu jasotzen deitu ezazu informazio telefonora (943 445980). Gogora ezazu, ordainketa egin arte ez dela plaza gordetzen.
-
2.2. Nora eraman behar ditut bidali behar ditudan dokumentu guzti hauek?
Aukera desberdinak dauzkazu:
1.- Gutun barruan iritsi zaizun gutun-azalen bidez korreoz bidali
2.- Kanpainan parte hartzen duten bulegoetara eraman
3.- Eskaneatu eta Web orrian “dokumentazioa" atalean esekiz -
2.3. Zer aukera dut zozketan plazarik lortu ez badut?
Zozketan plaza lortu ez duten haur guztiek itxaron zerrenda bat osatuko dute.
Apirilaren 26an, zozketan sarituta geratu direnei behin-betiko izena emateko epea iraganez gero, uko egindako leku guztiak zerrendan daudenen artean banatuko ditugu.
Aipatutako data horren ondoren, bigarren buelta honetan plaza lortu dutenei eskutitza bidaliko diegu. Hauek behin betiko izena eman ahal izango dute maiatzaren 1etik 8ra. - 2.4. Behin betiko izena emateko pauso guztiak bete ditut. Nola jakingo dut zein ordutan ateratzen den autobusa? Nondik? Dokumentazioa jaso eta programak ordainketa detektatu eta gero, hamabost egun ekintza hasi aurretik, posta elektroniko ala arruntaz (zuen aukeraren arabera) ordutegia, autobusen irteera eta itzulera tokiak eta eraman beharreko materialen informazioa duen mezua jasoko duzue.
KONTSULTA/KEXA/IRADOKIZUN BAT EGIN
© Gazteria Zuzendaritza Nagusia