Udalekuak 2013
- euskara
- castellano
ATERPETXEAK
>> ZUHATZA | ARABA
Zuhatza Uharteko Aterpetxea
Posta kutxa 203001080 Vitoria-Gasteiz
ZUHATZA
Plaza kopurua: 400
KOKAPENA
Ullibarri-Ganboako urtegian, 500.000 mē-ko uharte batean, Gasteiztik 15 Km-ra.
EZAUGARRIAK
Logelak: 40 egurrezko etxolatan, bakoitzak 6 ohe (12 leku). Sukaldea, jangela, 3 instalazio komun ur beroarekin eta polikiroldegia. Medikua egun osoan. Kanpoko jolasetarako leku handia, pista amerikarra eta bainurako eremu mugarriztatua. Uharteko irteerak eta sarrerak bidaiariak eramateko prestatuta dauden gabarretan egingo dira. Otorduak aterpetxean bertan prestatuak. Aterpetxea ez dago egokituta pertsona ezinduentzat.
· Arraunketa
· Piragua
· Pedaloiak
· Optimist eta wind surfa
· Kiroldegiko eta kanpoko jarduerak
· Astialdiko jarduerak ere
TXANDAK
-
12-13 URTE · Txanda: UZTAILAK 01 - 10 · Hizkuntza: Euskara
-
12-13 URTE · Txanda: UZTAILAK 11 - 20 · Hizkuntza: Elebiduna
-
12-13 URTE · Txanda: UZTAILAK 21 - 30 · Hizkuntza: Euskara
© Gazteria Zuzendaritza Nagusia