Oporraldiak

IZEN EMATEA

>> ON LINE IZEN EMATEA | IZEN EMATEKO LEKUAK

1. ZOZKETARAKO IZEN EMATEA: apirilaren 12 eta 21 bitartean

14-17 URTEKOAK (1996 eta 1999 urte bitartean jaioak)

Banaka edo, gehienez 3 lagunekoak badira, taldeka egin datezke izen emateak, eta zozketan parte hartzeko bi bide daude:
· Interneten bidez: www.gipuzkoa.net/oporraldi.
· Kanpainan parte hartzen duten bulegoetan aurkeztuz (beheko zerrendan).

Programan lekua lortzeko aukera berdintasuna ziurtatzearren, inprimaki bat bakarra onartuko da eskatzaile bakoitzeko. Inprimaki bat baino gehiago agertzen bada, eskaera deuseztatu egingo da.

Apirilaren 26 eta 29an zozketan parte hartzeko onartutakoen izenak, eskaera aurkezteko izendatutako tokietan eta Interneten kontsultatu ahal izango dira eta erreklamazioak egiteko aukera emango da.

Ahalik eta gazte gehienek Gazte Oporraldietan parte hartzeko aukera izan dezaten, plazak esleitzerakoan lehentasuna emango zaie aurreko urtean parte hartu ez zutenei.

2. ZOZKETA: Maiatzaren 2an

Lekuak zozketa publikoaren bidez eta notarioaren aurrean esleituko dira. Emaitzak maiatzaren 2tik aurrera jakinaraziko dira kanpainan parte hartu duten bulegoetan eta Interneten.

3. BEHIN BETIKO IZEN EMATEA: maiatzaren 6 eta 12 bitartean

Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izen ematea maiatzaren 6tik 12ra egin behar dute. Etxean postaz jasoko duten ordainagirian jarritako kuota ordaindu behar dute, eta, gainera, izen ematea gauzatzeko eskatzen diren agiriak ere adieraziko dira.

Behin betiko izen emate epea bukatu denean zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik ematen ez badu, plaza horri uko egin diola ulertuko dugu.

4. OHARRAK

Prezioan sarturik daude:
· joan-etorriak
· jardueretako materiala
· ostatua (otordu guztiak barne)
· asegurua

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak programa honetako alderdi batzuk aldatzeko ahalmena du, horien ordez antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuk jarriz.

Gazte informazioa

IZEN EMATEKO LEKUAK

Aurreinskripzioak egiteko eta argibide gehiago lortzeko, gazteentzako zerbitzu eta informazio bulego hauetara deitu edo jo daiteke.

  • UDAKO BULEGOA - GAZTEGUNE TXURI URDIN IZOTZ JAUREGIA
    Anoeta pasealekua, 28 · DONOSTIA
    Tel. 943 445 980
  • ANDOAIN AMBROSIA OLABIDE EGOITZA
    Pio Baroja kalea, 1 behea
    Tel. 943 593 911
  • ARETXABALETA ARETXABALETAKO UDALA · GAZTERIA ZERBITZUA
    Otalora, 1
    Tel. 943 081 001
  • ARRASATE GARIBAI ETXEA
    Biteri etorbidea, 3
    Tel. 943 252 065
  • ASTIGARRAGA Tomas Alba, 13
    Tel. 943 331 067
  • AZKOITIA ELKARGUNE ERAIKINA
    Aita Madinabeitia plaza, z/g
    Tel. 943 026 027
  • AZPEITIA Plaza Txikia, z/g
    Tel. 943 157 160
  • BERGARA KULTUR ETXEA · ERROTALDE JAUREGIA
    Tel. 943 779 160
  • EIBAR PORTALEA KULTUR ETXEA
    Bista Eder, 10
    Tel. 943 708 435
  • ELGOIBAR Gabriel Krutzelaegi, 10
    Tel. 943 257 986
  • ERRENTERIA MERKATUZAR
    Pablo Iglesias kalea, 3
    Tel. 943 449 640
  • ESKORIATZA Hidalga, 1
    Tel. 943 714 688
  • HERNANI HERNANIKO UDAL KIROLDEGIA
    Elkano, z/g
    Tel. 943 552 185
  • HONDARRIBIA Jabier Ugarte kalea, 6
    Tel. 943 644 752
  • IDIAZABAL IDIAZABALGO LIBURUTEGIA
    Plaza Nagusia, 3
    Tel. 943 187 099
  • IRUN Foruen Karrika, 2 behea
    Tel. 943 505 444 / 943 505 440
  • LASARTE-ORIA GAZTELEKUA
    Jaizkibel plaza, 14
    Tel. 943 374 430
  • LEGAZPI KULTUR ETXEA
    Latxartegi kalea, 3
    Tel. 943 737 203
  • OIARTZUN Mendiburu, 5 behea
    Tel. 943 491 105
  • OŅATI Foruen Enparantza, 4 behea
    Tel. 943 718 257
  • ORDIZIA KULTUR ETXEA
    Barrena Jauregia, 2. pisua - 3
    Tel. 943 805 634
  • PASAIA Euskadi Etorbidea, 61 · Trintxerpe
    Tel. 943 004 330
  • SORALUZE UDALETXEA
    Santa Ana, 1
    Tel: 943 753 043
  • TOLOSA Triangulo, 1
    Tel. 943 670 383 / 943 670 388
  • URNIETA Idiazabal kalea, 13 behea
    Tel. 943 333 973
  • VILLABONA KATEA ETXEA
    Kale Nagusia, 79
    Tel. 943 694 787
  • ZARAUTZ ZINEMA PILOTALEKUA
    Zigordia kalea, 34
    Tel. 943 005 122
  • ZESTOA ZESTOAKO GAZTELEKUA
    Axun Arrazola plaza, 1 - 2.
    Tel. 688 684 029

© Gazteria Zuzendaritza Nagusia