Oporraldiak

GALDERA OHIKOENAK

Orri honetan erabiltzaileek egin dituzten galderarik ohikoenak bildu eta argitaratzen ditugu, nahi baduzu kontsulta egin dezakezu orri honetako behe aldean dagoen formularioa betez:

  1. 1.1.) Zer egin behar dut erregistratzeko? Interneteko posta-kontu aktibo bat behar duzu. Alta emateko, orri honetan bertan eskatzen zaizkizun datuak sartu behar dituzu, “orain erregistratu” lotura sakatuz.
  2. 1.2.) Nola sar naiteke aplikazioan, erregistratu ondoren? Erregistroa amaitu ondoren nahitaezkoa da hura aktibatzea. Horretarako, aplikazioak mezu bat bidaliko dizu erregistratzeko erabili duzun posta-kontura eta mezu horretan jasoko dituzu eman beharreko urratsak.
    Zure kontua aktibatzen ez duzun bitartean ezingo duzu aplikazioan sartu. Bi eguneko epean kontua aktibatzen ez baduzu, berriz erregistratu beharko duzu.
  3. 1.3.) Erregistratu naiz eta kontua aktibatu dut. Zer jarri behar dut aplikazioan sartzeko? “E-posta” eremuan erregistratzeko erabili duzun kontua sartu behar duzu, eta “pasahitza” eremuan erregistratzeko erabili duzun pasahitza.
  4. 1.4.) Iaz erregistratu nintzen. Berriz erregistratu behar al dut? Ez da beharrezkoa urtero erregistratzea. Iazko erabiltzaile eta pasahitz berberak erabilita sar zaitezke aplikazioan.
  5. 1.5.) Ez dut gogoan zein pasahitz erabili nuen erregistratzeko. Berriz erregistratu behar al dut? Ez da beharrezkoa. Joan orri nagusira eta sakatu “Zure pasahitza ahaztu al duzu” lotura; jarri erregistratzeko erabili zenuen helbide elektronikoa. Ondoren, mezu bat jasoko duzu aplikazioan sartzeko lotura batekin.
    Aplikazioan sartzen zarenean, zure pasahitza aldatzea komeni da.
  6. 2.1.) Gazte Oporraldiak kanpainan parte hartu nahi dut, zein da jarraitu behar dudan prozesua? Lehenik, apirilaren 12tik 21a bitartean aurreizenematea egin behar duzu. Bi aukera dituzu:
    • Interneten bidez egitea, web-orri honetan bertan.
    • Kanpainan parte hartzen duten bulegoetan, inprimakia aurkeztuz.
    Beste lagun batzuekin joateko aukera ere baduzu, gehienez 3ko taldea osatuta.
    Bigarrenik, zozketa maiatzak 2an izango da. Arratsalde horretan bertan jakin ahal izango duzue emaitza, izena emateko bulegoetan edo Internet bitartez.
    Hirugarrenik, zozketan plaza tokatu bazaizu, maiatzaren 6tik 12ra bitartean behin betiko izen-ematea egin behar duzu. Horretarako, ordainketa egiteko buletina eta aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda jasoko dituzu. Ordainketa egin arte ez da behin betiko gordeta geratuko.
    Zozketan plazarik lortu ez dutenek itxaron zerrenda bat osatuko dute. Maiatzaren 15an, lehen zozketatik libre geratu diren plazak zerrenda honetan daudenen artean banatuko dira.
    Laugarrenik, ordainketa egin eta dokumentazioa bidali ondoren, ekintza hasi baino hamabost egun lehenago, gutun bat bidaliko zaizue udalekura eraman behar duzuen materiala eta irteerako nahiz itzulerako autobusen ordutegia eta lekua adierazteko.
    Informazio hau guztia izena emateko bulegoetan edo Internet bidez ikusi ahal izango duzue.
  7. 2.2.) Nire 13 urteko alaba eta bere 14 urteko lehengusinak izena elkarrekin eman dezakete zozketarako? Gazte Oporraldietako egonaldiak 3 adin ataletan banatzen dira:
    - 1996 eta 1997 urteetan jaiotakoak
    - 1998 eta 1999 urteetan jaiotakoak
    - 1996, 1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotakoak
    Baldin eta adin atal berdinean badaude ahalezkoa da, beste edozein kasutan ezinezkoa da ordea
  8. 2.3.) Interneten bidez izenematea egiterakoan datuak gaizki sartu ditut. Nola konpondu dezaket? Behin izenematea egin ondoren datuak kontsultatu besterik ezin daitezke egin. Adierazten den informazio telefonora (943 445980) deitu ezazu eta aldaketa guztiak egingo ditugu.
  9. 2.4.) Nik egin nituen aukerak gaizki agertzen dira Interneten, zer egin behar dut? Apirilaren 26 eta 29an erreklamazioak egiteko egunak izango dira. Deitu 943 445980 telefonora eta esan zein diren zuzendu behar ditugun akatsak.
  10. 2.5.) Noiz ezagutuko da zozketaren emaitza? Zozketa maiatzak 2an izango da. Arratsalde horretan bertan jakin ahal izango duzue emaitza, izenemate bulegoetan edo Interneten.

KONTSULTA/KEXA/IRADOKIZUN BAT EGIN

Kontsulta, kexa, iradokizun bat egin edo zoriondu nahi badiguzu,
ondoko formularioa bete eta "Bidali" sakatu.


© Gazteria Zuzendaritza Nagusia