Gipuzkoako Gazte Kultura

Gipuzkoako Atari Instituzionala

gaztemaniak 05

kontzertuak

Morodo + bad sound system

Morodo
Data: 2005eko abenduak 20a
Lekua: Gasteszena, Donostia
Ordua: 20:30
Prezioa: 6 euro

Osuna zumardiko b-boy bat da, OZM taldearekin hazitakoa, Wason o Wesen ondoan igarotako graffittien garaietan. Garai hartan bozgorailu ikaragarri batean musika jarri eta irrati-kasete batean mikro batekin abestuz grabatzen zituen maketak. Apal -apal hasi zen baina Cosas que contarte lan borobila egin zuenetik ahoz aho dabil Espainian egindako reggaea.

Reggae hispanoaren izenik ospetsuenen artean –La Meka 55, Newton, Akel, Casoman, Meekal edo Ikah– Morodok jauzi handia eman du, jo eta ke lan eginez eta bere talentuaren labana zorroztuz. Hiru urte igaro dira Ozmlstayl –aurkezpena– egin zuenetik bigarren bengala hau piztu duen arte, hura baino askoz argiagoa eta sendoagoa. Cosas que contarte lanak estudioko jam baten antza du, makina bat la-guntzaile izan baititu, zein baino zein hobea, Panamako Kafu Banton, Belgikako Jagan eta bere ohiko lankide Miguel Rojo, Cobra eta Dahani. Diskoaren ekoizpenean bi alde bereizten dira, batek reggaearen ukitu nabarmena du eta, besteak, berriz, artista gisa hazten ikusi zuen hip-hopa du iturburu. Lehenengo zatian Bad Sound System Irungo Mc eta Dj kolektiboa arituko da.

  • © Haurren, Gazteen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua
  • Lege Oharra
Gipuzkoako Atariko logotipoa eta orri nagusirako lotura
1998199920002001200220032004
gazteria zerbitzua